Eguberrietako kontzertua eskainiko dute abenduaren 19an Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 18a

Urteak daramatzate eguberrietako kontzertua antolatzen. Irudian 2017ko emanaldia.

Eguberrien atarian, kontzertu berezia eskaintzen dute urtero Umore Ona abesbatzak eta herriko gaztetxoek. Goizuetako elizan, ostiralean, 19:00etan hasiko da emanaldia. 

Eguberrietako kantuak, bertakoak zein atzerrikoak, entzuteko aukera izanen da abenduaren 19an Goizuetako elizan. Herriko bi abesbatzek emanaldia eskainiko dute. Hasteko, banaka eskainiko dituzte pieza batzuk eta bukaeran, emanaldia borobiltzeko, elkarrekin ariko dira kantuan. Ainara Narbarte izanen da gaztetxoen abesbatzaren zuzendaria eta Eneko Amundarain helduena. Kontzertua bukatzean, elkarrekin afalduko dute Umore Ona elkartean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun