Bost emakume. Bost ahots. Barrua irekita, bularreko minbiziaz hizketan. Horixe da, Amaia Iparragirre leitzarrak Bularretik ehundutako aitortzak dokumentalean bildu duena. Minbiziaz, bizitzaz, minaz, baina batez ere bizitzeko grinaz ari dira. Elkarrekin ondu dute proiektua, bakoitzak bere alea jarriz, antzeko egoera bizi dutenentzat lagungarri izanen delakoan.