'Ama begira zazu' antzezlana ikusgai Goizuetan igandean

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 11

Xirikara antzerki taldearen eskutik.

Segurako Xirikara antzerki taldeak, euskara, umorea eta hitanoa ardatz dituen obra eskainiko du.

Goizuetako kultur taldeak antolatu du hitzordua, abenduaren 14an, 18:00etan. Ama begira zazu antzezlana ikusteko aukera izanen da udaletxeko ganbaran. Duela 30 urte estreinatu zuten antzezlanaren bertsio bat eskainiko du Xirikara antzerki taldeak. Sei sketch-ez osatutako ikuskizuna da. Jatetxe bateko langileen kontuak, moja eta gotzainaren arteko hika-mikak, harri altxatzaile baten ezinezko entrenamendua, neska zahar parearen etxean atea jotzen duen Jehovaren lekuko baten bisita, Torremolinos-en uda pasan dagoen bikotearen ibilerak, eta azkenik, Euskal Telebistako kazetari bati kaleko inkesta bat egin nahian gertatzen zaizkionak. Umorea izanen du ardatz obrak eta hitanoa plazaratuko dute beste behin ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun