Aresoko Nazabal Eskolako Lehen Hezkuntzako bigarren eta hirugarren mailako ikasleek elkartasun proiektu txiki bat landu dute. Zaporeak elkarteari laguntzea erabaki zuten eta abenduaren 1ean elkarteko bi kide eskolari etorri eta egiten duten lana azaldu zieten. «Euro bat=ototdu bat» mezua barreneraino sartu zitzaien ikasleei. Elkarteari laguntzeko azoka antolatzea erabaki zuten: eskulanak egin zituzten eskolan eta etxetik jostailuak eta liburuak eta mimoz prestatuko postre eraman zituzten abenduaren 2an eta 3an salgai jartzeko. Denera, 483,70 euro lortu dituzte.