Sutea gertatu zenean ez zegoen inor etxean. Herriko apaiza Iruñean zegoen sua hasi zenean, eta auzotarrak izan ziren lehenak ohartzen Abade Etxeko teilatutik sugarrak ateratzen hasiak zirela. Haiek eman zieten abisua suhiltzaileei 22:15ean. Auzoko bizilagunak eta Leitzako suhiltzaile boluntarioak hasi ziren itzaltze lanetan lehenik, eta ondotik, Cordovillako parkeko suhiltzaileak ere hurbildu ziren sutea kontrolatzera. Sutea itzaltzeko lanak bost bat orduz luzatu ziren, sugar nagusiak kontrolatu ondotik teilak altxatzean berriz pizten zelako sua.
Eraikina ez da osorik kiskali. Teilatua erre da, eta ganbaran ere kalteak izan dira, baina bertan dagoen artxiboa salbatu da. Lehenbiziko solairuko etxebizitzan suak ez du kalterik eragin, baina urak bai.



