GoiEkhik informazio batzarra deitu du abenduaren 10ean

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 5a

GoiEkhiko zenbait kide.

Komunitate energetikoan parte hartzeko interesa duten guztiei luzatu diete gonbidapena.

GoiEkhi energia komunitatea bigarren instalazio fotovoltaiko bat martxan jartzeko proiektua lantzen ari da. Interesa izan dezaketen  guztiekin bilera eginen dute abenduaren 10ean,  18:30ean, udaletxeko ganbaran. GoiEkhiren bigarren fasearen nondik norakoak eta parte-hartzeko irizpideak azalduko dituzte. Kontsumoen eta potentziaren banaketa zein izanen den ere adostuko dute eta egutegia eta hurrengo pausoak zehaztu.  Bide batez, argitu nahi izan dute lehenbiziko faseko itxaron zerrendan daudenek ez dutela berriro izena eman behar.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun