Legazpiko Mirandaola burdinolara egin zuten irteera Xalto eskolako ikasleek eta Goizuetan zeuden burdinola kopurua ikusita, eskola mailan burdinolen ingurun proiektu bat egitea pentsatu zuten. Zikloka arlo desberdinak landu dituzte, Haur Hezkuntzakoek antzezlana, Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoek burdinezko lanabesak azaldu, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoek sektoreak, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoek Goizuetako burdinolen funtzionamendua eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoek burdinolen maketa eta mehategiak.
Gaur eguerdian egin dute aurkezpena udaletxeko ganbaran eta jendetza bildu du. Aurrerago ere izanen da museoa ikusteko aukera: Azaroaren 29ako Feria Egunean, 11:00etan, eta abenduaren 1ean, 2an eta 14an, 17:00etan.