Goizuetako adinekoek Ibilbide Osasuntsua eginen dute azaroaren 28an

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 27a

Ibilbide Osasuntsuetan parte hartzen duten goizuetarrak.

Goizueta 65+ taldeak ostiral honetarako egina du hitzordua: goizeko hamarretan aterako dira jubilatuen egoitzatik eta elkarrekin pare bat orduko itzulia osatuko dute.

2024ko urrian jarri zituzten martxan Ibilbide Osasuntsuak Goizueta 65+ taldeko kideek eta azken hilabeteetan hamabostean behin mantendu dute hitzordua. Azaroaren 28an elkartuko dira eta urteko azken hitzordua abenduaren 12an izanen dute.  Jubilatuen etxean, 10:00etan elkartuko dira eta handik eguraldiaren arabera batera edo bestera mugituko dira. Josune Eizmendi gidari lanetan ariko da eta denek egiteko moduko itzulia izanen dela azpimarratu dute. Itzulia 12:00 aldera bukatuko dute eta bukaeran sorpresa izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun