Azaroaren 29an jokatuko dute Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala Iruñeko Nafarroa Arenan. Hiru leitzar ariko dira kantuan finalean: Joanes Illarregi, Eki Mateorena eta Xabat Illarregi. Larunbatean herritarrak animatu eta bertsoekin gozatzeko, autobusa antolatu du Leitzako Tximutxe Euskara Elkarteak. Leitzako Herri Aretotik aterako da autobusa, 14:30ean, eta 12,50 euro ordaindu beharko dira. Autobus erdia bete dutela jakinarazi dute, «baina beste erdia falta da». Gaur arratsaldean bukatuko da izena emateko epea, Maimur liburu dendan edo 948 51 08 14ra deituta.