Euskarak ikus-entzunezkoetan duen egoera hizpide izanen dute Leitzan abenduaren 2an

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 28a

Xumar Altzugarai lesakarrarekin solasaldia izanen dute dokumentala ikusi ondotik.

Urak eginen du bide dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia antolatu ditu Txumitxe Euskara Taldeak abenduaren 2an 

Euskararen Egunaren bueltan, Pantailak Euskaraz taldeak sortutako Urak eginen du bide dokumentala ikusteko aukera izanen da abenduaren 2an. Tximutxe Euskara Taldeak antolatu du hitzordua eta emanaldia 18:00etan hasiko da Leitzako Herri Aretoan. 

Dokumentalak, adituen eta pertsona ezagunen elkarrizketa eta testigantzen bidez, gaur egun euskarak ikus-entzunezkoen munduan duen egoera aztertzen du. Hiru helburu nagusi ditu dokumentalak: digitalizazio garai honetan euskarazko ikus-entzunezkoen egoeraren berri ematea, egoera horrek gizartearen hizkuntza ohituretan duen eragina aztertzea, eta, azkenik, herritarren kontzientzia aktibatzea euskarazko ikus-entzunezko edukien kontsumoa sustatzeko.

Dokumentalaren ondotik, Xumar Altzugarai Pantailak Euskaraz taldeko kideak solasaldia eskainiko du. Pantailetan euskaraz kontsumitu ahal izateko baliabide praktikoak eskainiko ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun