Zaporeak elkarteari laguntzeko ekimen solidarioa antolatu dute Aresoko eskolan

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 27a

Eskulanak, gozoak, jostailuak... jarriko dituzte salgai. (argazkia:Freepik)

Azoka berezia eginen dute abenduaren 2an eskolako atarian eta abenduaren 3an, Euskararen Eguneko ospakizunetan ere jarriko dute postua.

Aresoko Nazabal Eskolako Lehen Hezkuntzako bigarren eta hirugarren mailako ikasleek elkartasun proiektu txiki bat landu dute. Zaporeak elkarteari laguntzea adostu dute eta, horretarako, azoka berezia antolatu dute abenduaren 2an. Eguerdi partean, eskola atarian beraiek egindako eskulanak, jatekoak, jostailu txikiak... jarriko dituzte salgai eta lortutako irabaziak Zaporeak elkarteari emango dizkiote. Biharamunean, herrian Euskararen Eguna ospatzen denez, berriz ere postua jartzeko asmoa dute iluntzean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun