Elikadura osasungarri eta jasangarriari buruzko hitzaldia eskainiko dute gaur arratsaldean Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 26a

Nere Sotil nutrizionistak emanen du hitzaldia. (Argazkia: Tolosaldeko ataria)

Zaporez bizi: osasuna eta jasangarritasuna plater berean hitzaldia eskainiko du Nere Sotil Buldain nutrizionistak Xalto Eskolako jangelan, 17:00etatik aurrera. 

Leitzan eta Areson eskainitako hitzaldien ondotik, goizuetarren txanda izanen da gaur, hilak 26. Kikilisaldak antolatutako saioa da eta gurasoei eta interesa duen herritar orori dago irekia. Parte hartzeko ez da aldez aurretik izena eman beharrik izanen. 

Kikilisalda 2019. urtean sortutako lantaldea da. Gizarte zerbitzuak, Cederna-Garalurrek, eta kontsumo, hezkutza zein jarduera fisiko arloko zenbait eragilek sortu zuten elkarlanean. Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko eskualdean elikadura, jarduera fisikoa nahiz ohitura osasuntsuak bultzatzeko helburuarekin eta adin txikikoen obesitate tasa murrizteko asmoarekin sortu zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun