Familia txokoaren barrenean, Leitza, Areso, Goizueta eta Aranoko gizarte zerbitzuek antolatu dute hitzordua eta zero eta hiru urte arteko haurrak dituzten gurasoei, aiton-amonei, zaintzaileei... zuzenduta dago. Aholkuak eman, zalantzak argitu eta galderak erantzuten saiatuko da. Dohainik izanen da, baina aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da 948 51 08 40 telefonora deituta.