Teknologia berriak eta sare sozialak «substantziarik gabeko adikzioak» direla dio Mikel Cerezo Orain prebetzioa taldeko kideak. Badaki zerbait gaiaz; gizarte hezitzailea da eta adikzioetan aditua. Altxa buruek, Leitzako udalak, gizarte zerbitzuek eta guraso elkarteek antolatu zuten hitzaldia eta Leitzaldean eta Urumealdean gaiak gurasoengan kezka sortzen duela ikusita. Nerabeek egiten duten sare sozialen eta Interneten erabilerari buruz aritu ziren solasean, sare sozialen eta Interneten erabilera arduratsua nola egin eta arriskuen prebentzioa lantzeko hainbat jarraibide eta baliabide eman zizkien gurasoei.