Goiuri Zabaletak brontzezko domina eskuratu du Frontball mundialean Mexikon

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 19a

23 urtez azpiko kategorian aritu da Zabaleta.

Goiuri Zabaleta leitzarrak Frontball mundialean parte hartu du Mexikon eta ez da esku hutsik bueltatu: brontzezko domina eskuratu du. 

Azaroaren 19tik 25era Mexikoko Iztapalapa hirian jokatu zuten Frontball mundiala. 23 urtez azpiko kategorian parte hartu. du Goiuri Zabaleta leitzarrak eta esperientzia «oso aberasgarria» izan dela nabarmendu du: «hainbeste ezagutzen ez dudan modalitate batean aritzeko aukera izan dut eta jende berria ezagutzekoa».

Naroa Agirre gipuzkoarraren kontra jokatu zuen hirugarren posturako lehia eta 10-2 eta 10-1 irabazita lortu zuen brontzezko domina. Frontballean aritzeko ohitura askorik ez duela aitortu du Zabaletak: «Normalean jokatzen dugunaren oso bestelakoa da, entrenamendu asko behar da maila honetara iristeko. Jokoa egokitu, moldatu eta entrenatzen segi behar dugu orain».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun