[ARGAZKIAK] Umore Ona Elkarteak Atalen Eguna ospatu du

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 17a

Azaroaren 15ean Umore Onako Atalen Eguna ospatu zuten eta goizetik eguerdira arte nahikoa mugimendu izan zen herrian. Hasteko, pilota partiduak jokatu zituzten eta horiek bukatutakoan, abesbatzako kideak eta dantzariak atera ziren kalera. Kantuan eta dantzan ibili ziren eta 13:00etan luntx batekin borobildu zuten ospakizuna. (Argazkiak: Felix Loiarte)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun