Sare sozialen eta Interneten erabilerari buruz gurasoentzako hitzaldia antolatu dute Leitzan

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 14a

Mikel Cerezo gizarte hezitzailea, Orain Prebentzioa taldeko kidea da. (Argazkia: EITB)

«Badakizue zuen seme-alabek nola erabiltzen dituzten sare sozialak eta Internet?» galdera egin diete Leitzaldeko eta Urumealdeko gurasoei. Orain prebentzioa taldeko Mikel Cerezo gonbidatu dute eta hitzaldia eskainiko du azaroaren 17an, Erletako eskolako jangelan, 18:00etan.

Sare sozialen eta Interneten erabilera arduratsuaz, arriskuen prebentzioaz eta jarduteko jarraibideez eta tresnez ariko da solasean. Altxa buruek, Leitzako Udalak, gizarte zerbitzuek eta guraso elkarteek antolatu dute hitzordua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun