Urtero bezala, 67 kilometroko erronka osorik edo erreleboka egiteko aukera izanen dute lasterkariek. Izena emateko epea ekainaren 30era arte egonen da irekita edo dortsal guztiak bukatu arte. 67 kilometroko ibilbidea bakarka egiteko izena ematen dutenek, martxoaren 31ra arte 61 euro ordaindu beharko dituzte. Handik aurrera, 71 euro. Erreleboka izena eman nahi dutenek, berriz, 75 euro eta apirilaren 1etik aurrera, 85 euro ordaindu beharko dituzte.