Umore Onako Atalen Eguna ospatuko dute larunbatean

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 12a

Eguerdi partean kalejira eginen dute Umore Onako abesbatzako kideek eta dantzariek.

Umore Ona elkarteak herriari bizia ematen diola gauza jakina da eta inork zalantzarik badu, azaroaren 15ean kalera ateratzea aski izanen du. Atalen Eguna ospatuko dute eta goizeko hamarretatik eguerdira arte izanen da nahikoa aukera.

Goizean, 10:00etan, hasiko dira ekitaldiak pilota partiduekin. 11:30ean abesbatza eta dantzarien kalejira eginen dute frontoitik aterata eta 13:00etan luntxa izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun