Burutik musika taldeak bere azken diskoa aurkeztuko du Leitzan

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 11

Burutik musika taldeak bere hirugarren diskoa aurkeztuko du.

Azaroaren 14an kontzertu akustikoa eskainiko dute Torrea tabernan, 20:30etik aurrera. 

Ipuinak izenburua eman dio talde nafarrak kaleratu duen hirugarren diskoari. Zazpi abestik osatzen dute lana eta tartean, Nögen musika taldearekin ere grabatu dute abesti bat. Aurreko diskoekin alderatuta, bada aldaketa nabarmen bat: Luar Alberdi abeslari eta gitarristak taldea utzi eta Naroa Goñi sartu da haren ordez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun