2024an eskuratu zuen Lujanbiok Mintzola saria eta lortutako ondorioak azaldu zituen mintegian. Goizuetako noka formak zabaltzeko bideak ikertu, praktikak sustatu eta horiek erabileran eraginik ote duten aztertu du. Nokaren galeraren arrazoiak ezagutzea eta herritarren hausnarketa eragitea ere izan da helburua eta Goizuetan noka mantendu duten hiztun-taldeen praktika onak ere bildu ditu.
Fernando Oiartzunek eskuratu du aurtengo saria: Leitzako hitanoa: corpusa osatzeko eta erabilera berpizteko saiakerarekin. Ikerketa lanarekin, Leitzako noka edo neskekin mintzatzeko erabili ohi den hitanoaren behin betiko galera galaraztea du helburu. 3.000 euro gordin jasoko ditu, eta 2026ko otsailaren 27ra bitarteko epea izanen du lana ondu eta aurkezteko. Leitzako alokutiborako corpus bilketa sakona egitea proposatu du eta hitanoaren transmisio etena gainditzea corpusa zabalduz eta irakatsiz.