Elastiko gorriarekin bukatu du denboraldia Jon Egizabal Sagastibeltza txirrindulari leitzarrak. Lezaunen jokatu zuten asteburuan Udazkeneko mendi bizikleta Openeko zortzigarren eta azken proba eta 23 urtez azpiko mailan lehen postuan sailkatu da, bigarren eginez scratch-ean, hau da, 23 urtez azpiko eta elite maila kontuan hartzen dituen sailkapenean.
Iturrotz Saltoki UCI taldean ari da txirrindulari leitzarra. Udazkeneko Opena zortzi lasterketaz osatutako mendi bizikleta txapelketa da: Alfaron, Izkuen, Artaxonan, Lukinen, Oteizan, Logroñon eta Lezaunen jokatu dituzte probak eta zortzi lasterketetatik sei irabazi ditu Egizabalek, eta beste bietan bigarren eta laugarren izan da. Scratch-ean edo sailkapen orokorrean ere hiru podium egin ditu.