Elikadura osasungarri eta jasangarriari buruzko hitzaldia eskainiko dute ostegunean Areson

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 18a

Nere Sotilek diseinatu ditu eskolako eta Haur eskolako jangelako menuak. (Argazkia: Tolosaldeko ataria)

Duela aste bete Leitzan eskaini zuen hitzaldia Nere Sotil Buldain dietista nutrizionistak. Aresoarren txanda izanen da azaroaren 20an. Zaporez bizi: osasuna eta jasangarritasuna plater berean hitzaldia eskainiko du Eskoletxean, 17:00etatik aurrera. Kikilisaldak antolatutako saioa da eta gurasoei eta interesa duen herritar orori dago irekia. Parte hartzeko ez da aldez aurretik izena eman beharrik izanen. 

Kikilisalda 2019. urtean sortutako lantaldea da. Gizarte zerbitzuak, Cederna-Garalurrek, eta kontsumo, hezkutza zein jarduera fisiko arloko zenbait eragilek sortu zuten elkarlanean. Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko eskualdean elikadura, jarduera fisikoa nahiz ohitura osasuntsuak bultzatzeko helburuarekin eta adin txikikoen obesitate tasa murrizteko asmoarekin sortu zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun