[ARGAZKIAK] Giro ederra izan dute Leitzako eta Aresoko produktuen azokan

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 10a

Leitzako eta Aresoko produktuen azokaren hamaikarren edizioa egin zuten azaroaren 9an. Azienda faltaren eraginez jendearen emaria zertxobait txikixeagoa izan den arren, salmentak ongi joan zirela diote antolatzaileek.

Leitzako plazak itxura ederra hartu zuen igande goizean. Plazaren bueltan jarri zituzten Leitzako eta Aresoko ekoizleek postuak: sasoiko barazkiak, gazta, sagardoa, ogia, gozoak... eskainiz. Urtero bezala, eskaintza osatzeko, haziak trukatzeko postua eta Errigorakoa ere jarri zituzten. Mokadutxo egin nahi zutenek burruntzian erretako axuria eta taloak izan zituzten aukeran eta herriko txistulariek girotu zuten ekitaldia. Dermatosi nodular kutsakorra zabaltzea eragozteko, aziendak plazaratzea debekatu du Nafarroako Gobernuak eta horregatik, abeltzainek ezin izan zituzten aziendak eraman. Azienden faltan, traktorka arto eraman zuten plazara eta bertan aritu ziren artoa zuritzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun