Don Inorrez eta Metrokoadroka taldeen elkarlanaren emaitza da Aztia. Proiektuaren lehen emaitza izen bereko diskoa izan zen eta bigarrena zuzeneko emanaldia. Oholtza gainean umorea eta doinu kutsakorrak izanen dira nagusi, musika, antzerki bakarrizketa eta butoh dantza uztartuta. Azaroaren 9an, 19:00etan, hasiko da emanaldia eta sarrerak Interneten zazpi eurotan eta egunean bertan zortzi eurotan eskura daitezke, leihatilan ordu erdi lehenago.