Goizuetako Etorkinen Eguna ospatuko dute larunbatean

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 5a

2023ko Etorkinen Eguna.

Ez dira bat edo bi, kanpotik Goizuetara bizitzera etorritakoak. Hori horrela zela ikusita, festa giroan elkartzea erabaki zuten eta geroztik, urtero ospatzen dute Etorkinen Eguna.

Bazkaria izanen dute Oxeguarda jatetxean eta bazkalaurrean eta bazkalondoan poteoan ibiliko dira. Azken urteetan omenaldietarako tartea ere hartu izan dute eta ikusi beharko da aurten sorpresaren bat prestatu ote duten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun