[ARGAZKIAK] «Arrakasta izugarria» izan du Leitzan lehenengoz egindako Animen Gauak

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 4a

Animen Gaua ospatu zuten lehenengoz Leitzan urriaren 31n, eta «arrakasta izugarria» izan du deialdiak. Antolatzaileek Animen Ibilbidea prestatu zuten herriko alde zaharrean barrena egiteko «heriotza erdigunean jarri eta beldurrak erretzeko» asmoz. Erantzun izugarria izan zuen deialdiak hitzordurako espresuki mozorrotutako haurrez eta helduz bete ziren alde zaharreko kaleak. 

Argazkiak: Iker Ibarra eta Oihana Sanz.

300 lagun apuntatu ziren ibilbidea egiteko txandetan baina askoz ere jende gehiago ibili zen. «Ezin dugu jakin zenbat parte hartzaile izan ziren. Helduen ibilbidean 25 lagun zeuden apuntatuak, eta 250 lagunetik gora hurbildu ziren», azaldu diote antolatzaileek TTIPI-TTAPAri. 

Antolatzaileak pozik dira egindako lanarekin eta baita herritarren aldetik hartutako erantzunarekin ere: «Oso eskertuta gaude. Gure lana oso baloratua izan da eta gogotsu gaude datorren urterako!». 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun