«Abizen bakoitzaren atzean historia bat dago» halaxe aipatu zuen Eneko Bernaldo de Quirosek TTIPI-TTAPAri 2024ko martxoan eskainitako elkarrizketan eta badirudi historio horiek guztiek erakustoki bat izanen dutela laister Goizuetan: Euskalnapar Abizenen Historiaren Museoa.
2024ko urtarrilaren 1ean jarri zuen martxan Bernaldo de Quirosek museoa ireki ahal izateko diru bilketa, 10.000 euro lortzea zen asmoa. Urriaren 28an eman zion bukaera diru bilketari eta jarritako helburuak gaindituta, eskerrak eman nahi izan ditu: «bihotzez eskertu nahi diet guztiei beren eskuzabaltasunagatik eta babesagatik, proiektu hau posible egin duzuen guztioi, zuen konfiantzari esker, museoaren sorrera hasten da orain».
Nafarroan, Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban jatorria duten abizenak ikertzen ditu Bernaldo de Quirosek: «abizena non jaio zen eta XVI. mendetik hona nola zabaldu den». 700 abizen baino gehiago ikertuak ditu dagoeneko eta ikerketa horien emaitza da museoan ikusgai jarri nahi duena: «gure sustraiekiko maitasunetik eta guztion ahaleginetik espazio berri bat jaioko da».