Zinema eskaintza Leitzan azaroko lehenbiziko asteburuan

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 30a

'Sablehortz kapitaina eta Greleko kondesa' pelikula emanen dute larunbatean eta igandean.

Azaroaren 1ean eta 2an zinemaz gozatzeko aukera izanen dute Leitzako Herri Aretora joaten direnek. Sablehortz kapitaina eta Greleko kondesa ikusteko aukera izanen da, 17:00etan, eta La deuda, 19.30ean.

Zinema bonuak eskuratzeko aukera ere badela gogorarazi du kultur teknikariak. Bi bonu jarri dituzte aukeran: 17:00etako emanaldietarako, bata eta 19:30erako, bestea. 17:00etako saiorako bonuak, 31,50 euro balio du eta trukean, bederatzi sarrera eskura daitezke. 19:30erako saiorako bonuak, berriz, 41,50 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun