'Luis Lizarraga kapitaina 1473-1521' liburua aurkeztuko dute ostegunean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 29a

Juan Luis Larraza Lakunzak aurkeztuko du liburua.

Urriaren 30ean Juan Luis Larraza Lakuntzak Luis Lizarraga kapitaina 1473-1521 liburua aurkeztuko du liburutegian, 18:30ean.

Juan Luis Larraza Lakunza idazle etxarriarrak idatzitako eta Nabarraldek argitaratutako Luis L(e)izarraga Kapitaina (1473-1521) euskarazko eleberriak orain arte erabat ezezaguna zen pertsonaia historiko honen bizitza eta gorabeherak kontatzen ditu. Nafar askatasunaren aldeko borroketan parte hartu zuen, 1512an hasi zen konkistari jarraitu zizkioten urteetan, eta nafar erresistentziaren ordezkari nagusia izan zen Sakanan. Kontakizunean bere bizitza pertsonala eta militarreko hainbat pasadizo azaltzen dira, beti ere modu fikzionatuan, Nafarroako Errege Artxiboan jasotako berri urriak oinarritzat hartuta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun