Leitzako Arkiskil futbol zelaia igandean inauguratuko dute

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 29a

Arkiskil zelai berria.

Arkiskil futbol zelai berrituan baloiari lehenbiziko ostikoak dagoeneko eman dioten, baina inaugurazio ofiziala azaroaren 1ean izanen da, 12:00etan. Aurretik eta ondoren ere, antolatu dituzte ekitaldiak

Azaroaren 1ean, larunbatean, 10:00etan hasiko dira Arkiskil futbol zelaia inauguratzeko antolatu dituzten ekintzak. Haurrentzako jokoak eta ginkana prestatu dituzte eta 11:30 arte izanen dute non gozatua. 12:00etan inaugurazio ekitaldia eginen dute eta 12:30ean Aurrera eta Osasuna futbol taldeetako jokalari beteranoen arteko partidua jokatuko dute. Osasunako jokalariek egindako eskaerari erantzunez, 35 urtetik gorako jokalariak ariko dira eta Aurrera futbol taldean jokatu zuen edonork izanen du aukera.

Arkiskileko obra

Arkiskilen egindako lanek  574.068 euroko kostua izan dute eta Nafarroako Gobernutik jasotako dirulaguntza 400.000 eurokoa izan da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun