Goizuetako gaztetxearen bueltan egun osoko festa antolatu dute azaroaren 1ean. 09:00etan dultzaineroek eginen dute festarako deia eta 11:30ean herri kirol saioa izanen da eskolako frontoian. Bazkalaurrea girotzeko, 12:30ean, Irumaita txarangarekin kalejira eginen dute. 14:30ean bazkaria izanen da eta 18:00etan Pasai txarangarekin kalejira. 20:00etan bokadiloak jarriko dituzte salgai eskolako frontoiko tabernan eta 22:00etatik aurrera, La Jodedera, Lenbailen eta Infernu Dja ariko dira gaztetxean.