Noka eta toka ikastaroa antolatu dute Leitzan. Azalpen teorikoen eta ariketa praktikoen bidez eta metodologia komunikatiboa eta parte hartzailea erabilita, oinarrizko ezaguera lortu, Leitzako moldea jorratu eta noka eta toka aritzeko aukera eskainiko dute. Ima Zestau Baraibar eta Fernando Oiartzun Sagastibeltza leitzarrak izanen dira irakasleak eta 18:00etatik 20:00etara, azaroaren 5ean, 12an, 19an eta 26an emanen dituzte eskolak, Leitzako Mimukai zentroan.
Izena ematea
Ikastaroan parte hartu nahi dutenek, urriaren 31 baino lehenago eman beharko dute izena euskara zerbitzuan: 948 51 08 14 telefonora deitu, laga@iparmank.eus helbidera idatzi edo 649 36 41 89 telefonora whatsappa bidalita.
Baserri munduko hiztun aberatsenen transmisioa bermatu eta noka ez desagertzea eta toka ongi erabiltzea da helburua.