Urriaren 25ean, Aizkorriko tontorrera igo ziren Arainburu Umore Ona mendi taldekoak. 25 lagunek parte hartu zuten irteeran eta «lagunarte eta paraje bikainetan, ibilaldi dotorea» osatu zutela diote. Kilometro batzuk pilatu zituzten oinetan eta paisaien aniztasuna izan zuten opari: «udazkenak baso, pagadi, harkaitz eta belardietan utzitako arrastoa gozagarri». (Argazkiak: Arainburu Umore Ona Mendi Taldea).
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.