Menopausiari buruzko hitzaldia eskainiko dute Leitzan asteazkenean

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 27a

Amaia Ariztegi soziologoa, sexologoa eta gorputz terapeuta da.

Menopausia: gorputzaren bigarren udaberria hitzaldia eskainiko du Amaia Ariztegik.

Urriaren 29an, asteazkenean, Leitzako udaletxeko erabilera anitzeko gelan izanen da hitzaldia, 18:00etan. Leitzako Udalak antolatu du eta Amaia Ariztegi soziologoa, sexologoa eta gorputz terapeuta gonbidatu dute. Dohainik izanen da eta ez da aldez aurretik izena eman beharrik izanen. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun