Aranoko eta Goizuetako cross country txapelketa hasi baino lehenago ere motor hotsak adituko dituzte bi herrietan. 09:30etik 10:00etara umeen egiaztapenak eginen dituzte Aranoko zirkuituan eta 11:00etatik 13:00etara helduen txanda izanen da Goizuetako frontoian. Umeen lasterketa 10:30ean hasiko da eta helduena 14:00etan.