Olaberrian larunbatean jokatuko den lehen jardunaldian Ruiz de Larramendi Iturriaga leitzarraren kontra eta Agirre Mujikaren kontra ariko dira
Olaberrian, zortzi pilotari ariko dira ligaxkan bi taldetan banatuta: A taldean Iturriaga leitzarra, Larramendi, Aranburu eta Orbegozo, eta B taldean Agirre, Barrokal, Mujika eta Arrastia. Fase hau urriaren 25etik azaroaren 29ra bitartean jokatuko da, pilotari bakoitzak hiru norgehiagoka jokatuz. Talde bakoitzeko lehen hirurak sailkatuko dira Azkoitiko bigarren fasera. Bertan Mendiburu eta Oskoz (sanferminetako lau eta erdiko Torneoko finalistak) zain izanen dituzte. Abenduaren 6an jokatuko dituzte final-laurdenak, abenduaren 13an finalaurrekoak, eta abenduaren 20an izanen da final handia Azkoitiko frontoian.
Lehen jardunaldia larunbatean Olaberrian
Txapelketa honetako lehen jardunaldia urriaren 25ean, larunbatean 18:00etan hasita jokatuko dute Olaberriko pilotalekuan. Lehen partidan, Olatz Ruiz de Larramendi eta Iera Agirre Iturriaga leitzarra izanen dira aurrez aurre. Bigarren partidan, Agirre eta Mujika ariko dira nor baino nor gehiago.
Txapelketa honen partidak jarraitzeko aukera izango da ohi bezala Ados Pilotaren YouTubeko kanalean, eta Hamaika telebistaren bitartez.
Era berean, Ados Pilota Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie Olaberriko eta Azkoitiko udalei, euren laguntza eta konfiantzagatik, txapelketa gauzatzeko ezinbertzekoak izan baitira.