Euskal Herriko SketchCrawl topaketa eginen dute Leitzan urriaren 25ean

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 23a

(Argazkia: Freepik)

Euskal Herriko zenbait marrazkilari elkartuko dira Leitzan urriaren 25ean. Karrapean hasiko dute topaketa 10:00etan eta kuadernoa eskuetan dutela ibiliko dira egun osoan. Paisaia, herritarrak... eta Inaxio Perurenaren omenaldia ere baliatuko dute marrazkietarako.

Larunbatean, arkatza eta koadernoa esku artean hartuta,  hainbat marrazkilari elkartuko dira begien aurrean ikusten dutena zuzenean marrazteko. Izan ere, horixe da sketchcrawl-a: marrazteko hitzordua.
Udaletxeko karrapean egin dute hitzordua 10:00etan eta argazkia aterako dute. 12:00etan Inaxio Perurenaren omenaldira joateko asmoa dute eta pilotalekua eta Leitzako arkitekturan nagusia den harriak ere toki berezia izanen du. 14:00etan herri bazkaria izanen da eta 16:00etan Aieneko garbilekura eta San Migel elizara joateko asmoa dute eta 18:00etan elizarako eskaileretara. Iluntzean azken argazkia atera eta topaketari bukaera emanen diote.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun