[BIDEOA] Leitza eta Basaburuko mendietan ibili dira Arkupeak elkarteko mendizaleak

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 22a

Arkupeak jubilatu elkarteko mendizaleek hilabeteroko txangoa egin zuten urriaren 21ean, asteartean. Oraingoan Leitza eta Basaburua inguruko mendietan ibili dira 35 bat mendizale. Leitzatik abiatu eta Launtzeko etxola inguruan gosaldu ondotik, Ireber mendiko gailurrera ailegatu ziren (1.208 metro), udazkeneko giro paregabearekin. Leitzara jaitsi eta Lopenea jatetxean bazkaldu zuten. Irudiak: Joxe Zubieta

 

Aipatzekoa da joan den astean, hilaren 16an, bertze txango bat ere egin zutela Arkupeak elkarteko mendizaleek, Artikatik Ezkabara eta gero, Olaben bazkaldu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun