Goizuetako Florentina Loiartek 103 urte bete ditu

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 21a

Florentina Loiartek familiarekin ospatu du bere urtebetetzea.

Mitxelko baserriko Florentina Loiartek 103 urte bete zituen urriaren 15ean. 

Oso emakume alaia eta argia da eta, oraindik ere, sasoi ederra du. Genetika pribilegiatua duela esan daiteke: bere ama 100 urterekin hil zen, aita 99 urterekin, ahizpa bat 94 urterekin eta bere anaiak 91 urte ditu. Urte askoan Florentina!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun