'Nola landu ongizate emozionala familian?' tailerra eskainiko dute Leitzan

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 21a

Saioa Garmendia izanen da hizlaria.

Amazabal guraso elkarteak eta gizarte zerbitzuen mankomunitateak, institutuan nerabeak dituzten gurasoei zuzendutako tailerrak antolatu dituzte. Saioa Garmendia aditua gonbidatu dute eta ongizate emozionala familian lantzeko hainbat bitarteko eskainiko ditu.

Denera lau saio izanen dira, lehenbizikoa urriaren 22an eta emozioak familian nola landu aztertuko dute. Azaroaren 18an autoezagutza, abenduaren 17an autoestimua eta ilbeltzean indargune pertsonala izanen dituzte hizpide. Amazabalen eginen dituzte tailerrak, 17:00etatik 19:00etara. Parte hartzeko izena eman behar da amazabalge@gmail.com helbidera idatzi edo 948 51 08 40ra deituta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun