[ARGAZKIAK] Landa eremuko emakumeen eguna ospatzeko gaztaina jate berezia egin dute Areson

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 18a

Jubilotekako emakumeak gonbidatu zituzten atzo goizean eskolara eta tarte goxoa pasa zuten elkarrekin.

Urriaren 16an, goizeko hamarretan elkartu ziren Jubilotekako emakumeak eta Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako ikasleak. Gaztainak danbolinean erretzen zituzten bitartean, gaztainen inguruko istorio ederrak entzuteko aukera izaten zuten herriko adineko emakumeen eskutik. Hala, gaztainen inguruko hiztegi aberatsa ezagutzeko aukera ere izan zuten.

Gaztainak erreta zeudenean eskola guztiko ikasleak eta irakasleak elkartu ziren mahaiaren bueltan eta hamaiketako ederra egin zuten. Eta hitzordua borobiltzeko, kanturako tartea ere izan zuten. Jubilotekako arduraduna den Ainhoa Ansak gitarrarekin lagunduta, Benito Lertxundiren Urrundik heldu naiz eta Pantxoa eta Peioren Urtxintxak oihanean abestiak abestu zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun