Goizuetako Jubilatuen Eguna urriaren 19an ospatuko dute

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 17a

Bazkalondoan trukean eta musean aritzeko aukera izanen dute.

Goizuetan erroldatuta dauden jubilatuek festarako aukera izanen dute igande honetan. Umore Ona elkarteak urteroko hitzordua mantendu eta Jubilatuen Eguna antolatu du urriaren 19an.

Mezarekin hasiko dute ospakizuna 11:00etan eta segidan, pilota partiduak izanen dira. Umore Ona elkartean bazkaria izanen dute 14:00etan eta tripa bete ondotik, trukean eta musean arituko dira. Txapelketa egiteko asmoa dute gutxienez lau bikotek izena ematen badute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun