Leitzako Herri Aretoan zinemaz gozatzeko aukera izanen dute asteburuan

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 17a

'No other land' dokumentala ikusteko aukera izanen da asteburuan.

Urriko lehenbiziko asteburuan piztu zituzten, berriz ere, zinemako argiak eta 400 bat lagun pasa ziren herri aretotik. Urriaren 18an eta 19an, beste bi emanaldi eskainiko dituzte. Karmele pelikula 17:00etan eta No other land dokumentala 19:30ean.

Karmele Asier Altuna gipuzkoar zinema zuzendariaren euskal film dramatikoa da, Kirmen Uriberen Elkarrekin esnatzeko ordua eleberrian oinarrituta. Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuten 2025eko irailean.

No other land dokumentalaka Palestinan jartzen du begirada. Bideokamera beti alboan, Zisjordanian bizi den Basel Adra palestinarra dokumentatzen ari da Israelgo armadaren ahalegina, bere auzoko etxeak birrindu eta bertako biztanleak kanporatzeko, bertan militarrentzako tiro-gune bat egiteko asmoz. Baselek kazetari israeldar baten (Yuval) laguntza jasoko du. 2024ko dokumental onenaren Oscarra irabazi du gaurkotasun ezin handiagoko film honek, beste sari batzuen artean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun