Jeiki eta Goikobalu abesbatzek kontzertua eskainiko dute larunbatean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 16a

Leitzako Jeiki eta Arrasateko Goikobalu abesbatzek elkatrukea eginen dute.

Leitzako Jeiki eta Arrasateko Goikobalu abesbatzek kontzertua eskainiko dute urriaren 18an, Leitzako San Migeln elizan, 19:00etan. Dohainik izanen da.

Arrasateko Goikobalu abesbatza 85 abeslarik osatzen dute eta Iñaki Maidaganen zuzendaritzapean aritzen dira. Ubi Caritas, Axuri Beltza, Hijo de la luna, Locuras, Mendi Goietan eta Suite Veraniega interpretatuko dituzte.

Leitzako Jeiki abesbatzak, berriz, Vinaixa Gartziaren zuzendaritzapean eta Leire Retegik pianoan lagunduta, Legorik lego, Kitolis, El juramento, Alegriko trapera, Mendian gora, Lau teilatu eta Itsasoa gara eskainiko dituzte.

Bi abesbatzek  Ave verum eta Euskalerriko obrak eskainiko dituzte elkarrekin.

Azaroan Arrasaten eskainiko dute bi abesbatzek kontzertua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun