Urriaren 6tik 10era Leitzako denda eta zerbitzuetan egindako erosketak saritu nahi izan ditu Kaxkabeltza elkarteak. Urriaren 13an egin zuten zozketa eta irabazleak azaroaren 13ra arte izanen du bonuak erabiltzeko aukera. 110 euroko bederatzi bonu eskuratu ditu Ariztelan, Astiz liburu dendan, Edergunean, Esther Arrupea farmazian, Hernandorena burdindegian, Inaxio Perurena kiromasajean, Leitza garajean, Perurena harategian eta Zortziko labetxean erabiltzeko.