'Xerka' fotokazetaritza proiektua ezagutzeko aukera izanen dute Leitzan ostegunetik aurrera

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 14a

Martxel Larrazak Joseba Olagairairen laguntzarekin aurkeztuko du proiektua.

Euskal landa eremuko LGTBI+ komunitatearen istorioak eta erretratuak bildu ditu Martxel Larraza Indaburuk Xerka proiektuan. Leitzako Herri Aretoan aurkeztuko du egindako lana urriaren 16an, ostegunean, eta erakusketa astebetez egonen da ikusgai.

Euskal Herriko landa-eremuko bost pertsona queerren bizipenak, hausnarketak eta sentsazioak bildu ditu Martxel Larrazaren fotokazetaritza proiektuak, eta LGTBI komunitateak herrietan bizi duen erbesteratze prozesu isila lantzen du.

Urriaren 16an, Leitzako Herri Aretoan bi saio antolatu dituzte, lehenbizikoa goizean, Amazabalgo ikasleekin eta bigarren saio irekia, 19:00etan. Joseba Olagaraik gidatuko ditu bi saioak eta goizean, Unai Zabaleta eta arratsaldean, Arantxi Sukunza gonbidatu dituzte. Erakusketa astebete egonen da ikusgai herri aretoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun