Arainburu mendi taldekoen eskutik Aizkorrira joateko aukera

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 10a

Arainburukoak Aralarren izan ziren irailean.

Urriaren 25ean irteera antolatu du Goizuetako Arainburu mendi taldeak. San Adrianen hasi eta Urbiatik Aizkorrira igoko dira, bost ordu eta erdiko itzuli zirkularra osatuz. Izena emateko epea urriaren 23an bukatuko da.

Urriko azken larunbatean, 07: 30ean aterako dira Leitzako plazatik. Autoz joanen dira eta Amaia kafetegian izena ematerako orduan, autoa eramateko prest dagoenak hala adierazi beharko du. Bost ordu eta erdiko itzulia prestatu dute eta 16:00 aldera bueltatuko dira herrira. Bakoitzak bere hamaiketakoa, bazkaria eta aldatzeko arropa eraman beharko ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun