Ihauteetako karrozak egiten ikasteko emankumeentzako tailerrak antolatu dituzte Leitzan

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 9a

Desfilean emakume ugarik parte hartzen dute, baina karroza ia guztiak gizonezkoenak dira.

Leitzako ihauteeetako igandeko karroza desfilean ez da emakume askorik izaten eta horri buelta eman nahian, proposamena luzatu du udalak. 

Karrozak egiten ikasteko emakumeentzako tailerrak eskaintzeko asmoa dute, baina data zehatzak proposatu aurretik zenbateko interesa dagoen neurtu nahi dute. Tailerrean parte hartu nahi dutenek urriaren 17a baino lehenago idatzi beharko dute 660 96 55 69 zenbakira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun