[ARGAZKIAK] Giro ederra izan dute Aurrera Elkartearen Egunean

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 6a

Urriko lehenbiziko larunbata egun seinalatua izaten da Leitzako Aurrera Elkarteko kideentzat eta aurten ere, hutsik egin gabe, festa giroan elkartu dira. Futbol eta pilota partiduak izan zituzten goizean eta bizikletarekin trebeak direla erakusteko aukera ere izan zuten haurrek eta gaztetxoek. Erraldoi eta buruhandien kalejira ere egin zuten eta palestinarrei babesa erakusteko tartea ere hartu zuten. Dantzarien emanaldiarekin osatu zuten eguerdira arteko tartea eta txarangarekin herriko kaleak alaitu ondotik, bazkaltzeko elkartu ziren. Arratsaldean, euripean izan bazen ere, segida izan zuen festak. (Argazkiak: Eneritz Iraola eta Iñaki Zabalo)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun